XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Nekazaritzako finantzaketari buruzko legezko lerruneko xedapenen testu birbildua onesten duen apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegileko
Biltzarreko Erregelamenduko 133.6 artikuluan ezarritakoa betez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Batzordeak Nekazaritzako finantzaketari buruzko legezko lerruneko xedapenen testu birbildua onesten duen apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegileko
Proiektu hori 1994ko ekainaren 20ko 40 zk.ko Biltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Irizpen horri buruz, ez da emendakinik mantendu, ezta boto partikularrik egin ere.
Iruñean, 1994ko azaroaren 17an
Lehendakaria: Javier Otano Cid
ZIOEN AZALPENA
Nekazaritzako azpiegituren erreformari buruzko Foru Legeak ezartzen du ureztalur bihurtzea eta badaudenak hobetzea lurzati kontzentrazioaren parte direla, obra sailkapena eta eraldaketa horretarako behar diren hobekuntzak dauzkalarik.
Haatik, behar diren obren finantzaketari dagokionez, Foru Lege horrek interes orokorrekotzat jotzen diren obren finantzaketa besterik ez du ezartzen.
Horiek Foru Administrazioak nahitaez burutu behar ditu.
Nekazaritza interes pribatukotzat jotzen diren obren finantzaketa Nekazaritzako Finantzaketari buruzko Foru Dekretu Legegileko III. Titulura igortzen da.
Horrela gehiago nabarmentzen da ureztalur bihurtzeko edo horiek hobetzeko obren finantzaketa, horiek interes orokorrekotzat jotzen baitira eta, berez, eremuaren baldintzei on egiten dieten eta ustiategietatik kanpo azpiegitura lanak osatzen dituzten obrak baitira, nekazaritza interes pribatukoenekiko aldea.
Horiek, eremuaren eraldaketari lotuak badaude ere, onuradun bat badaukate eta ustiategi baten eraldaketa edo hobekuntza dakarte.
Hori dela eta, bidezko da III. Tituluari adierazirikoarekin bat datorren idazketa ematea, non Nekazaritzako azpiegituren erreformari buruzko Foru Legean ezarririko nekazaritza interes pribatuko obren finantzaketa jasoko baita.
Idazketa berria berritzailea da.
Lehenbizi, esan bezala, Nekazaritzako azpiegituren erreformari buruzko Foru Legean ezarririko nekazaritza interes pribatuko obren finantzaketa besterik ez duelako jasotzen.
Baina, gainera, bestaldetik, Lege horrekin buruturiko erreformaren xedeak ustiategi bakoitzaren barruko inbertsioendako finantzaketa publikoa lortzeko aukerari lotzen dizkiolako.
Hori dela eta, Lurraldeko Obra eta Hobekuntza Plan batean aipatzen diren obrak soilki finantzatzen ahal dira Foru Lege honen babesean eta egokitzen zaio ureztalurraren azalera oinarrizkoa ureztapen ustiategiaren azalera oinarrizkoaren gutieneko mugari.
Aldatu egiten da, Nekazaritzako finantzaketari buruzko legezko lerruneko xedapenen testu birbildua onesten duen apirilaren 4ko 133/1991 Foru Dekretu Legegileko